XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Pentsa ezazu zure berraitonak edo zure berramonak erabilitako jostailu batez jolasten duzula.

Ez al da gauza atsegina?

- Lurraren altxor-izkutu kantitate bera gastatzen da luzez iraungo duen jostailu bat egitean ala zenbait egunen buruan apurtuko dena egitean.

Baina luzaroan irauten dutenak ez dira ordezkatu behar.

Hori da Lurraren zati handi bat aurrezteko modu ona.

- Beste modu bat: ongi egindako jostailuak ez dira segituan zabor bihurtzen.

Horrek esan nahi du zabortegiak azkar betetzeko ez direla erabiliak izango.

Zuk egin dezakezuna

- Jostailu-denda batean zaudela atsegin duzun zerbait ikustean, ongi egina dagoela ziurtatu.

Segituan apurtuko den plastiko merkez egina dago?

Ala luzaroan izango duzula bermatzen dizun kalitatezko materialaz?

- Ziur ez bazaude, norbaiti galdetu, zure gurasoei, edota jostailu-dendan lanean ari direnei.

Esaiezu jakin nahi duzula Lurrari lagundu nahi diozulako.

- Zain itzazu dituzun jostailuak.

Jostailuek ere zure laguntza behar dute iraun ahal izateko.

Zure esku dago zuk erabilitako jostailuak zure seme-alabek disfrutatu ahal izatea.

Zuk zeuk ikusi

Joan jostailu-denda batera.

(Ziur aski ez dizugu errepikatu beharko, ezta?)

Aukeratu balda bat eta bertan salgai dauden jostailu guztiak begiratu.

Ea bereizten dituzun ongi egindakoak eta aurki apurtuko direnak.

Zeintzu dira gehienak? Zein materialez egin dituzte?